XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lagunok orain badakigu zergatik desagertu zen kontseilari urdina eta baliteke beste herritar asko ere erraldoi horren atzaparretan egotea, beraz aurka egin behar diogu besteak salbatu nahi baditugu baina horretarako zure ardiak beharko ditugu artzain.

- Zer egin nahi diezue nire ardiei? Beraiek dira nire ogibide bakarra!

- Lasaitu zaitez gizona, ardiek balio dutena ordainduko dizugu, lehenengo kobatik irten beharko gara nire plana aurrera eramateko eta ikusiko du erraldoi horrek, gure lagunak askatuko ditugu bere begien aurrean eta ez da ezertaz konturatuko.

Bitartean, erraldoiak egindako bideari jarraituz koba sakongune handi batetan amaitzen zen eta ogroak konturatu ziren hortik argia irtetzen zela.

- Gizon urdin lagun batzuk ekarri dizkizut ez aspertzeko - Esan zuen erraldoiak eta ogroak ziega batetan sartu zituen, kontseilari urdina zegoen toki berean hain zuzen.

- Ez zineten nire bila etorriko?

- Zuek izan al zarete oihukatzen hasi zaretenak? Tontakeria galanta benetan, erraldoia ez da oso argia baina ez dago gorra.

- Nola jakin genezakeen erraldoi baten hatzaparretan zeundela? Ez genuen hau espero.

- Bai, egia esan ez nuen uste hemendik erraldoirik gelditzen zenik, baino istorio bitxi bat kontatu zidan: Jakingo duzuenez erraldoiak eta gizakiak ez dira inoiz batere ondo konpondu, ba Gô*rk mago baten lagun egin eta berarekin batera lurralde berriak ezagutzera joan zen.

Baina urte batzuren inguruan gerra piztu zen gizaki eta erraldoien artean eta Gô*rk-en aitak semea behartu zuen bere lagun ziren gizakien kontra burrukatu eta hiltzera.

Noski, Gô*rk-ek ez zuen agindua bete eta bere familiak traidore moduan hartu eta koba honetan bere bizi osoa igarotzera zigortu zuten.

Arraroena da erraldoiak orain dela ehun bat urte alde egin zutela lurralde honetatik eta antza denez Gô*rk-ek ez daki ezer, ez didalako sinestu nahi.

- Ba konbentzidu behar dugu, onez ez bada txarrez.

- Baina bera ez da erraldoi gaiztoa; beldurtuta dago, besterik ez.

Gartzelaratuek euren egoeraz eztabaidatzen zihardutela mendiaren magalean zaldunak bere planaren bigarren faseari ekiteko prest zeuden.

Zera pentsatu zuten, bere lagunen erreskate modura ardiak eskeintzea baina erraldoiak ez zekiena zen ardi larru batzuen azpian zaldunak eta ogroak ezkutatuko zirela.

Orduan kobazuloan barneratu eta erraldoiari deika hasi ziren.

- Erraldoi jauna, tratu bat egin nahi dugu zurekin!

Gure lagunak askatzen badituzu 30 ardiz osatutako artaldea emango dizugu!

Erraldoia une batez pentsakor gelditu eta ogroak bere eskuetan hartuaz zaldunak zeuden tokira abiatu zen.

- Nik zuen ardiak nahi baina bakarrik ogro usain txarrekoak eman, Gizontxo urdina nirekin geratu, berak ipuin politak kontatu niri.

- Ondo da, zuk esan duzun eran egingo dugu, libre utzi ogroak eta ardiak zuretzat.